Telefono bidezko interpretazio

Telefono bidezko interpretazioa edo ingelesezko telephone interpreting interpretazio modalitate bat da. Interprete batek hizkuntza ezberdinak hitz egiten dituzten bi pertsonen arteko komunikazio lotura-zubia egiten du, leku fisiko ezberdinetan daudenean. Interpreteak solaskideek diotena bi hizkuntzatara itzuli behar du elkar uler dezaten. Gehienetan, esan osteko interpretazioaren teknikak erabiltzen dira, hau da, interpreteak beste hizkuntzara itzultzen du hizlariak mezua amaitzen duenean. Interpretazio-zerbitzua eskaintzea du helburu interpretazio honek baina badira interpretazio-zerbitzuak eskaintzen dituzten beste modalitate batzuk, besteak beste, bideo bidezko interpretazioa edo aurrez aurrekoa.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search